XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gasteiza itzultzeko modurik ez zuen, ordea, Joxemigelek.

Gasteizko Apaizgaitegian debekatua zeukan sarrera: Ni harrituta nengoen.

Ez nintzen politikan sartzen, baina, nonbait, euskal gizakia eta hemengo jendearen pentsamenduak aztertzea gaizki ikusia zegoen zenbaiten aldetik.

Batetik bestera zebilen: Lehenbiziko urtean Parisen egon nintzen eta Sorbonako Unibertsitatean kurtso bat ere pasa nuen.

Hor izan nuen maisu Breuill.

Gero Teilhard de Chardin jesuita ere ezagutu nuen Paleontologia Institutuan.

Europako leku askotan izan zen urte haietan Joxemigel: Oxford, Londres, Kopenhage, eta abar... Londresen, Bigarren Mundu Gerra amaitu eta hurrengo urtean, 1946an, BBCtik mintzatu nintzen, Euskal Herriko kulturaz eta ikerketei buruz.

Alberto Onaindiak egin zidan elkarrizketa.

Milaka karta hartzen zituen garai hartan Aita Onaindiak.

Masterton izengoitiaz mintzatzen zen BBCtik eta gero Frantziako Irratiak hartu zuenean Padre Olaso izengoitiaz.